
Aniztasunerako tresnak
Herramientas para la diversidad
Zeharka gara
–
Sexu eta genero aniztasuna sustatzeko eta lantzeko aholkularitza entitate profesionala gara. Alor honetako eragileak, espazioak eta proiektuak biltzen dituen erakunde bat, eta genero ikuspegia,
zeharkakotasuna eta intersekzionalitatea ardatz hartuta egiten dugu lan.
ZEHARKA eragile profesional independienteek osatzen dute; dimentsio edo lan egiteko moduari dagokionez, izaera desberdinekoak; sexu eta genero aniztasunarekin lotuak denak betiere.
Gure egitekoa ideiatik hasi eta proiektu txiki edo handien praktika gauzatzeraino zabaltzen da, eta horretarako beharrezko diren zerbitzuak eskaintzen ditugu, besteak beste, aholkularitza eta kudeaketa.
Gure lana zehazteko garaian, "Berrikuntza sexu eta genero aniztasunean" ideia erabiltzen dugu.
Horrek esan nahi du gai honetan berritu nahi dugula, dudarik ez da, baina aniztasuna beste eremu kultural, sozial eta abarretara ere eraman nahiko genukela.
Eskaintza
–
LGTBI+ Planak
LGTBI+ biztanleriaren errealitateei eta beharrei buruzko diagnostikoak egitea
LGTBI+ planak egitea
LGTBI+ planak garatzea eta gauzatzea udaletan edo sexu eta genero aniztasunerako berdintasun planak dauden beste entitatetan
Ebaluazioa eta analisia
Sentsibilizazioa
Sentsibilizazio jarduerak eta kanpainak diseinatzea, efemerideak (E 28 , M17...)
Jardunaldien eta mintegien antolakuntza
Formakuntza
Arlo desberdinetako pertsonak sexu eta genero aniztasunean trebatzen dituzten lanbide heziketako programak diseinatu eta gauzatzea
Ikerketak eta azterketak
LGTBI + pertsonen bizi kalitatea hobetzen duten protokoloak egin edota laguntza eman
LGTBI + gaietan analisia, diagnostikoak, azterketak eta ebaluazioak egin
Materialen lanketa
Sexu eta genero aniztasunaren gaietan arlo desberdinetako profesionalei tresnak eskaintzen dizkieten gidak eta materialak egitea
Proiektuak
–
Formakuntza
Kurtsoa: LGTBI+
Sexu eta Genero Aniztasuna





